Ohiturari jarraikiz, buruileko azken astean bestak ospatuko dituzte Ibarrun auzoan. 26an, ortziralean, zerri ttiki jatearekin hasiko dira bestak. Izenak eman behar dira 20a aitzin. Larunbat arratsaldean pilota zoingehiagokaren ondotik, Jean Michel Bereau senpertarrak 20 kantu emanen ditu publikoarekin batean kantatzeko gisan. Kantuzaleek huts egin beharko ez duten hitzordua da hori. Gero arratsean, Kuxkuxtu, Bixai eta Entzun taldeek alaituko dituzte bazterrak. Igande arratsaldean, MMX taldearen kantaldiaren ondotik Patxi eta Batbiru eta gero Doinuak taldeak agertuko dira Ibarrungo plazan. Azkenik, astelehenean, gazteen arteko jokoak eta Beñat Elizondo Urruñako esku soinulariaren animazioa izanen dira. Besta on denei...