Zazpigarren Kantu Xaharren Eguna Amotzeko Larraldea baserrian ospatuko da lehen aldikoz buruileko hirugarren igandean, 21ean. Ahozko literaturaren egun hortan, kantu xaharrak, bertsuak eta kantuzaleak ohoratzen dira. Aurten ere, adin haundiko senpertarrak gonbidatu dituzte gogoz dakizkaten bertsuak eman ditzaten. Bertzalde, herriko kantari gazteak ere agertuko dira eta sorpresa bat ere izanen dela iragarri dute... Buruilaren 21eko kantu bazkarian parte hartu nahi duenak izena eman beharko du Oxtikenean edo turismo bulegoan, buruilaren 15a aitzin.