Xoko Txapelketan kanpotarrak irabazle

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Argazkia: Xan HARRIAGUE TTIPI TTAPA

Utzailaren hondarrean finitu zen Xoko Txapelketa, eta aurten kanpotarrak izan ziren nagusi maila guztietan. Iaz Sebastien Telletxeak ohorea salabatu zuen lehen mailako txapela irabaziz, baina aurten mailaz igo da, eta kontrakoak azkarragoak tokatu zaizkio. Hala ere, herritar batzuk ez ziren gaizki ibili, Koxe Oronoz eta Pierre Zunda finalera arribatu baitziren bigarren eta laugarren mailan, hurrenez hurren. Mailaz kanpokoan Gregori Agirrek irabazi zuen 30 eta 12, Jean Philippe Bideondoren aurka. Lehen mailan, Andoni Tellier nagusitu zen, Xavier Vigneau menean hartuz, 30 eta 17. Bigarren mailako txapela Dominique Agerrerentzat izan zen Koxe Oronozi 30 eta 17 nagusitu baizitzaion. Ondoko mailan txapelduna Robert Burnier izan zen, finalean Ramuntxo Saint Martin irabazi baitzuen 30 eta 27. Laugarren mailan, berriz, Joan Ascasok irabazi zuen Pierre Zundaren aurka gailenduz, 30 eta 18.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun