Erretiratuen elkarteentzako dirulaguntzak

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

2008an egin behar dituzten ekitaldietarako dirulaguntzak eman dizkie Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaiak, Familia, Gaztedia eta Kirol Departamentuak Nafarroako adinekoen eta erretiratuen elkarteei. Eskualdeari dagokionez, Arantzako Zahar Txokok 4.591,37 euro jasoko ditu; Berako Lagun Handiak Elkarteak 1.000 euro; Etxalarko Larraburua Elkarteak 3.240,36 euro; Goizuetako Jubilatuen Elkarteak 3.497,15 euro; Igantziko Baratzondo Zahar Etxeak 1.585,46 euro; Leitzako Jubilatuen Elkarteak 1.660,30 euro; Lesakako San Fermin Elkarteak 4.524 euro; Doneztebe-Malerreka Elkarteak 1.648,80 euro eta Arkupeak Elkarteak 60.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun