Giro onean joan dira bestak

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Argazkia: Margari eta Koro TTIPI TTAPA

Franko eguraldi kaxkarrakin baina azken urteetako giro hoberenetako bestak izan dira aurtengoak, eta hori batez ere plazan nabaritu da, bai gauez, baita arratsaldez ere (honek merito gehiago!!!) jende aunitz ikusi baitzen plazan dantzan. Eguraldi txarraren ondorioz, Andre Mari Eguneko dantzariak ezin izan genituen ikusi, baina haietako batzuek arratsaldez Patxi eta Konpainiakin erakustaldi txiki bat egin ziguten. Bertzalde, aurtengo bestetako berrikuntza ziganteak izan dira. Orain arte Berakoak ekartzen ziren, baina aurten zigante propioak izan ditugu: Aker eta Mari. Argazkian ageri den bezala, ez dire usaian ikusten diren zigante hoietakoak, lehengo gaupasan antzerkia egiteko erabiltzen ziren panpinak baizik. Hala ere, ikusgarriak ziren eta jendearen gustukoak suertatu ziren. Eta azkenik, zozketaren emaitza hauxe duzue: lehenbiziko saria (Talasoterapiarako bi sarrera) 0224 zenbakiarentzat; bigarren saria (bi afari Herriko Etxeko jatetxean) 1.810 zenbakiarentzat; eta hirugarren saria (kutxa sorpresa) 1.211 zenbakiarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun