Apaiz aldaketa izan dugu herrian: orain arte zegoen Imanol Prieto Olazti eta Ziordira igorri dute eta irailaren 1etik honat Juan Zabalza Iruñeko apaiza berria dugu.
Honen harira, aipatzekoa da urtero egiten den bortz herrietako elizen topaketaren besta Imanoli agurra eta Juani ongi etorria egiteko baliatu dela. Besta hau Arizkunen egin zen abuztuaren 30ean, eta Zugarramurdi, Urdazubi, Amaiur, Erratzu eta Arizkungo hainbat jende bildu zituen.