Familientzako 11,4 milioi euro eman zituen iaz Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

ttipi-ttapa Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 11.407.848 euro eman zituen iaz, familientzako zuzeneko laguntza gisa, eta aurten ere eskura izanen dira. Bikiak edo seme-alaba gehiago izan dituzten familientzako laguntzak guttienez bi urtez Nafarroan bizi direnei bideratuak daude. Bikiak izan dituzten familiek hilean 87,37 euro jasoko dituzte; hirukien kasuan hilean 218,43 euro; laukien kasuan 291,24 euro hilean. Lana eta familia bateratzeko, eszedentzietarako laguntzak hilean 400,46 eurokoak dira eta hirugarren seme-alaba edo gehiago izan dituztenek 2.402,76 euroko laguntza jaso dezakete. Hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten emakume langileen kasuan, 26.000 euro baino guttiago irabaziz gero, hilean 150 euro jasoko dituzte, eta urtean 26.000-40.000 euro artean irabaziz gero, hilean 100 euro. Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familien kasuan, 397,21 euro jasoko dituzte urtean 18 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko; eta 595,81 euro urtean, bortz seme-alaba edo gehiago baldin badituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun