Erreka Kirol Elkartearen ekimenez, Udako Kirol Eskolan ibili dira lau astetan Doneztebeko neska-mutikoak. Aurtengoa VIII. edizioa izan da eta Maite Urreaga eta Ibai Mariezkurrena herriko begiraleen erranetara guztira 23 gaztetxo elkartu dira, sei urtetik goitikoak guztiak. Era aunitzetako kirol jarduerak egin dituzte: futbola, beisbola, futbito, eskubaloia, herri kirolak, frontenis, hockey, txirrindularitza... Argazkian ekimenean parte hartu duten neska-mutiko batzuk ageri dira, Maite eta Ibai begiraleekin.