Udal Plan Orokorrak egiteko dirulaguntzak

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentuaren bidez, Udal Plan Orokorrak egiteko dirulaguntza jasoko dute Oitz, Urrotz eta Doneztebeko udalek. Laguntza heldu den urtetik aitzinera banatuko da, hiru zatitan.

Oitz

Oitzek, erraterako, 45.000 euroko laguntza hartuko du: 2009an 9.000 euro jasoko ditu; 2010ean 27.000 euro eta 2011n bertze 9.000 euro.

Urrotz

Urrotzek zertxobait gehiago jasoko du, 48.000 euro guztira. 9.600 euro 2009an hartuko ditu; 28.800 euro hemendik bi urtetara eta 2011n 9.600 euro.

Doneztebe

Doneztebeko Udalarentzat 120.000 euroko laguntza onartu da: 24.000 euro hartuko ditu 2009an; 2010ean 72.000 euro eta bertze 23.000 euro 2011n.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun