Ikasketekin batera hainbat ikastaro martxan jarriko dira gure eskualdean. Horien artean, trikitixa eta panderetarenak.
Ituren, Oronoz-Mugairi eta Sunbillan, bertze urteetan bezala, trikitixa eta pandereta klaseak emanen ditu Mendaur Trikitixa Eskolak (Ainara Mindegia).
Ikasturtea urritik ekainera izanen da, eta izena eman edo informazioa nahi duenak irailaren 19a baino lehen egin beharko du 646 298568 telefonora deituz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!