Joaldunen Eguna irailaren 13an

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

TTIPI TTAPA

Aurtengo Joaldunen Eguna berezia izanen da, 25 urte beteko baititu. Irailaren 13an izanen da ospakizuna eta egun osoko egitaraua antolatu dute Ibintza Kultur Taldeak, Joaldunen Elkarteak eta Inauterietako Batzordeak. Xehetasunak erreportaian aurkituko dituzue, baina, aipatu, bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna ortzegun hau, irailak 4, izanen dela. Bazkarira baserritarrez jauntzita joateko ere eskatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun