Herriko kirolariak bikain ibili dira uda honetan. Maika Ariztegik, erraterako, Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketa irabazi zuen Baliarrainen abuztuaren 15ean. 7 minutu eta 21 segundo behar izan zituen 50 lokotx biltzeko. Denbora honekin gainera, Nafarroako errekorra hobetu zuen.
Bertzetik, berriz, erakusketa erakusketa ibiltzeaz gain, Ander Erasunek Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu du. Lehen kanporaketan lehenbizikoa gelditu zen, 8 minutu eta 50 segundotan moztu baitzituen lau kanaerdikoak. Kanporaketa Gorritin egin zen abuztuaren 23an eta berarekin batera, Asier Pellejero sailkatu zen finalerako. Bertze bi kanporaketa jokatu ondoren, finala Altsasun jokatuko da urriaren 19an.