Hiru ikasle berrirekin ortziral honetan hasiko dute ikasturtea eskolan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Bertzalde, bortz ikasle joanen dira Doneztebeko Mendaur Institutura

Aunitzen kasuan bezala, ikasle eta irakasleak ere oporrak akautzear dituzte. Udako aisialdiak utzi eta buru-belarri ikasketetara bueltatuko dira ortziral honetan, irailak 5.

Aurten hiru izanen dira ikasturte berria hasiko duten hiru urteko haurrak: Malen Etxekolonea (Zubieta), Haritz Aragon (Zubieta) eta Xabier Mariezkurrena (Aurtitz).

Doneztebeko Mendaur Institutura, berriz, bortz gazte joanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) egitera: Izaro Ariztegia (Ituren), Olaia Loiarte (Zubieta), Julen Aranburu (Aurtitz), Maialen Elizalde (Zubieta) eta Beñat Etxekolonea (Zubieta).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun