Izokinak pasatzeko eskailerak presan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

TTIPI TTAPA

Duela urte batzuk beheko zentralaren parean dagoen presan izokinentzako eskailerak egin zituen Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Ehiza eta Arrantza sailak, Tximista erreka izokin erreka bihurtzeko asmoz. Honekin lotuta, egun hauetan Antsolokueta auzoko presan bertze hainbat obra egiten ari dira. Hiru proposamen egin zizkioten Udalari Gobernutik: lehenbizikoa, presa botatzea; bigarrena, presaren altuera erdira jaustea, eta hirugarrena, orain egiten ari direna, hau da, izokinak pasatzeko eskailerak egitea. Honela, presak bere itxura mantenduko du eta errotara joaki den kanala mantenduko da. Hormigoizko estrukturak harriz estaliko dituzte, ahalik eta disimulatuen gelditzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun