Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren Departamentuak 1,4 milioi euro onartu ditu Nafarroako 33 entitaterentzat. Laguntza hori etorkinei integratzen laguntzeko da eta gizarte zerbitzuek jasoko dute.
Eskualdeko mankomunitate eta udaletara 62.222,21 euro bideratuko dira:
Baztango Udalak 15.209,87 euro jasoko ditu, eta horietatik 4.163,23 euro sentsibilizazio kanpainetarako izanen dira.
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak 13.385,28 euro jasoko ditu, eta horietatik 2.642,04 sentsibilizazio kanpainetarako izanen dira, bertze 1.638,58 euro harrerarako.
Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearentzat 12.118,29 euro izanen dira. Kopuru horretatik zati bat, 4.974 euro, parte-hartzea bultzatzeko izanen da.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 21.508,77 euro jasoko ditu. Haur eta gazte etorkinei laguntzeko 4.200 izanen ditu, gizarte zerbitzuak eskaintzeko 10.709 euro, sentsibilizazio kanpainetarako 4.299.77 euro, emakumeen alorrerako 150 euro eta harrerako 12.076,83 euro.