2007ko urriaren 1etik 2008ko irailaren 30era bitartean turismoa indartzeko egin ziren hainbat jarduerentzako dirulaguntza onartu du Nafarroako Gobernuak. Nafarroa mailan laguntza eskatu duten 75 proiektuk jasoko dute dirua, 958.000 euro guztira. Horietatik 328.000 euro elkarteentzako izanen dira. Gainerako 630.000 euroak entitate lokal eta partzuergo turistikoei bideratuko zaizkie.
Eskualdeko produktu, jatetxe, landa-etxe eta hotelak sartuak dauden elkarteak dira dirulaguntza jasoko duten batzuk, eta horiek dira ondoko taulan ageri direnak.
Elkarteak aurkeztutako proiektuen artean, aipatutako epean aurkeztu dituzten azoka, ekitaldiak, bisita gidatuak eta ikastaroak finantzatzeko.
Elkarteei laguntzak
Lagun Artea Nafarroako Albergeen Elkartea..........1.126,66€
Nafarroako Artisau Elikagaien Elkartea..........42.888,91€
Nafarroako Ostalaritza Enpresa Ttikien Elkartea (ANAPEH)..........2.842,51€
Cederna Garalur Elkartea..........29.241,66€
Nafarroako Naturaren Interpretazio Zentroen Elkartea..........12.489,25€
Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradia..........17.653,08€
Abelore Nafarroako Nekazalturismoen Elkartea..........2.401,78€
Hiruak Bat Landa-Etxeen Elkartea..........780,58€
Nafarroako Landa-Hotelen Elkartea..........17.555,20€
Erresumako Jatetxeak Elkartea..........2.590,32€
Guztira..........129.569,94 €
Partzuergo Turistikorako laguntzak
Bertiz Partzuergo Turistikoa..........37.911,60€
Plazaola Partzuergo Turistikoa..........65.238,71€
Guztira..........103.150,31 €
Udalaren laguntza
Lesakako Udalak..........3.345,38€
Guztira 13.345,38 €