ELAk ontzat ematen du enpresak aurkeztutako konpetibitate plangintza. Plangintza hau, sorburuan, industri proiektu bat da eta atzean plangintza soziala dago. Plangintza sozial honek 1950-51-52 urteetan jaioak diren eta bulegoetan edo produkzioan zuzenean lan egiten ez duten langileentzako erregulazio expedientea dakar eta 1948-49-50 eta 51 urteetan jaio eta produkzioa edo mantenimenduan lan egin eta 1948 eta 49 urteetan jaioak eta bulegoetan lan egiten dutenentzako errelebo kontratua. Uste dugu langileen asanblada orokorrak eta lantegiko sindikatu guztiek (LAB, ELA, UGT, CCOO, ESK eta Kuadroen Konfederazioak) plangintza hau onartu eta gero, Arcelor-Mittalen zuzendaritza behartuta dagoela Lesaka eta inguruaren etorkizuna ziurtatzera. ELArentzako aurreko guztia ez da aterabiderik onena baina, gertatzen ahal zitzaigunaren artean, okerrik txikiena da. Plangintza hau martxan jartzeak, hain globalizatuta dagoen merkatuan gure enpresak konpetibitatearen trena ez galtzea eraginen du. ELAren iritzian, produkzioan, mantenimenduan eta bulegoetan emanen den lanpostuen galera, ordainduta geldituko da 2000. urtetik aitzinera plangintza honen eraginez enpresak etorkizuna izanen duelako. Aunitzetan eskatu izan dugu enpresak inbertsioak burutzeko beharra eta langilegoa gaztetzearen garrantzia, zeren honela bakarrik ziurtatu baitaiteke enpresa eta eskualdearen etorkizuna. Beraz, plangintza honek hau burutzeko balio baldin badu, gure onarpena ezinbestekoa da. Azkenik, erran nahi dugu, konpetibitate plangintza honen ondorioz kaltetutako langileen eskubideak (batez ere Legasan lan egiten dutenenak) errespetatuak izan daitezen, ELAk ahalegin guztiak eginen dituela.
ELA - Arcelor Mittal SSC