Beti da konplikatua gure herriko ereealitate politikoa analizatzea, eta are gehiago, une honetan, alderdi abertzaleak elkarri muturka ari direnean.
Espainiako hauteskundeak zapore atsegin samar bat utzi zigutela zirudien (sozialisten garaipenean) eta bestetik Euskal Herrian «patriótico-española» izendatu dezakeguna, garaitua geratu zelako, ezker abertzaleak, EAJ-EAk eta IU-EBk garbi gaina hartu baitzion.
Garaipen horretatik zein etekin politiko atera dezakegu? Egia esan, batere ez (horrelakoak gara euskaldunak) eta milaka oztopo ezin adostu gabiltzan bitartean etsai politikoak (zailtasunak zailtasun) burua jasotzen hasi.
Lerro honetatik jarraituz, irabazlearen eremutik egin behar da aurrera, gainerako Euskal Herriak ikus dezan, denentzako eta denen arteko politika egitea posible dela. Euskal Herria datorren urtean independiente izatea ameskeria dela ikusiz, gaur irabazita duguna sendotu eta etorkizun baterako oinarriak sortu behar dira.
Gora Nafarroa!
Asier Zabaleta