Kursaal Torneoko hitzordu garrantzitsua jokatuko dute gaur Urrutiak eta Zeberio II.ak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 3a

Txapelketako finalean izateko partida erabakigarria jokatuko dute Galarretan

Migel Mari Urrutia saldiastarrak Elduaingo Patxi Zeberio izanen du gaur aurrez aurre Galarretan, Kursaal Torneoaren barne. Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren partida izanen da gaurkoa, eta saldiastarra estreinakoz arituko da ligaxkan.

Juaristi eta Lizasori irabazi ondotik lortu zuen Urrutiak gaurko lehiarako txartela. Lehenbiziko partidan 35-18 garaitu zuen Juaristi, eta 21ean utzi zuen doneztebarra. Zeberio II.ak, berriz, joan den larubatean Ezkurrari irabazi zion. Gaurko hitzordua elkarren aurka aritzen diren hirugarren partida izanen dute. Horietatik bitan nagusitu da gipuzkoarra eta bakarrean saldiastarra. Ezkurrari irabazita baliteke Zeberio II.a izatea faborito, baina sasoian dago Urrutia eta ikusiko da nola joaten den partida.

Ligaxka larunbatean bukatuko da, Ezkurra eta Urrutiaren arteko partidarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun