Gaur, hilak 26, 15 minutuz moztuko dute bidea, errepideko 70. kilometroan. 69,900 eta 70. puntu kilometrikoen tartean.
Egun berean baina Etxalar parean, 12:00etatik 15:00etara bitartean ordubetez errepidea moztua egonen da 65. puntu kilometrikoan eta 57. kilometrotik 59ra bitartean.
Asteazkenean, abuztuak 27, 12:00etatik 14:00etara bitartean N-121Ako 72. kilometroan eginen da leherketa eta bi orduz itxita egonen da.
Ortziralean eginen dute asteko azken leherketa. 69,100. Kilometroan
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea.
Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.