Etorkinei integratzen laguntzeko laguntzak eman ditu Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 22a

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei helaraziko zaizkie

Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren Departamentuak 1,4 milioi euro onartu ditu Nafarroako 33 entitaterentzat. Laguntza hori etorkinei integratzen laguntzeko da eta gizarte zerbitzuek jasoko dute. Eskualdeko mankomunitate zein udaletara 62.222,21 euro bideratuko dira:

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei

Baztango Udalak 15.209,87 euro jasoko ditu, eta horietatik 4.163,23 euro sentsibilizazio kanpainetarako izanen dira, gainerakoa, 11.046,64 euro, gizarte zerbitzuen alorra sustatzeko.
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak 13.385,28 euro jasoko ditu, eta horietatik 2.642,04 sentsibilizazio kanpainetarako izanen dira, bertze 1.638,58 euro harrerarako. Gainerakoa, 9.104,62 euro gizarte zerbitzuen bertze jardueretarako.
Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearentzat 12.118,29 euro izanen dira. Kopuru horretatik zati bat, 4.974 euro, parte-hartzea bultzatzeko izanen da. Dirulaguntzaren gainerako zatia, berriz, 7.144,29 euro, gizarte zerbitzuen bertze jardueretarako.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 21.508,77 euro jasoko ditu. Haur eta gazteen alorrean lantzeko 4.200 izanen ditu, gizarte zerbitzuetarako 10.709 euro, sentsibilizazio kanpainetarako 4.299.77 euro, emakumeen alorrerako 150 euro eta harrerako 12.076,83 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun