Erreka Kirol Elkarteak Udako Kirol Eskolako zortzigarren edizioa antolatu du. 23 haurrek parte hartu dute eta kirol desberdinak egin dituzte: futbola, beisbola, futbitoa, eskubaloia, Herri Kirolak, frontenisa, hockeya, txirrindulan irtenaldia...
Lau astez
Lau astetan burutu da eta Doneztebeko frontoian eta kiroldegia erabili dituzte. Maite Urreaga eta Ibai Mariezkurrena izan dira monitoreak.