Txoperena eta Portu bosgarren Euskal Herriko bigarren mailako arpanlari txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 20a

Berriozarko Aizkorbe eta Cano nagusitu ziren abuztuaren 15ean Baliarrainen

Baliarrainen jokatu zen abuztuaren 15ean bigarren Mailako Euskal Herriko Trontza Txapelketa, eta, Berriozarko Oier Aizkorbek eta Jose Luis Canok jantzi zuten txapela. Bikote hori ez zen sailkatu Maila Nagusiko finalerako ezustean, eta Amabirjin egunean atera zuen arantza hein handi batean.

Julen Txoperena eta Iñaki Portu bosgarren

Guztira zortzi bikote lehiatu ziren, bi txandatan banatuta eta eskualdeko ordezkariek, Julen Txoperena igantziarrak eta Iñaki Portu lesakarrak bosgarren postua eskuratu zuten. Lehenbiziko txandan, Igor Astondoa eta Julen Etxebarria bizkaitarrek egin zuten denborarik onena, 5 minutu eta 16 segundu, baina bigarrengoan, txapeldunek, minutu erdian hobetu zuten, 4 minutu eta 46 segundu. 15 epai egin behar izan zituzten 45 ontzako pago-enborrean; 10 etzandako enborrean eta bortz zutikakoan.

Sailkapena

1. Oier Aizkorbe- Jose Luis Cano (Berriozar, Nafarroa): 04:46
2. Julen Etxebarria-Igor Astondoa (Bizkaia): 05:16
3. Jokin Garmendia- Unai Iraola Gipuzkoa): 05:17
4. Pello eta Julen Kañamares aita-semeak (Nafarroa): 05:47
5. Julen Txoperena-Iñaki Portu (Nafarroa): 06:00
6. Kerman Perez de Heredia-Ernesto Alzola (Araba): 06:14
7. Xabi Pujana-Unai Ardeo (Bizkaia): 08:03
8. Jaime Atxa-Mikel Charro (Bizkaia): 08:43

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun