Euskal Herriko aizkolari txapelketako finala erabakia gelditu da

TTIPI TTAPA 2008ko abu. 19a, 17:36

Ez da eskualdeko ordezkaririk izanen

Abuztuaren 15ean, Amabirjin egunean jokatu zen Maila Nagusiko Euskal Herriko Aizkora Txapelketako kanporaketa, Araian (Araba), eta Floren Nazabalek egin zuen denborarik onena. Etxarrikoarekin batera, ondoko bost aizkolariok jokatuko dute finala: Luis Txapartegik, Juan Jose Lopezek, Iñaki Azurmendik, Joxemari Olasagastik eta Daniel Vicentek. Beraz, aitzinetik jakina zenez, ez dugu eskualdeko ordezkaririk izanen aurtengo finalean.

Hamar aizkolari lanean

Hamar aizkolari aritu ziren lanean, bi txandatan banatuta. Lehen txandan, Lopez, Olasagasti, Aitor Senosiain, Joxejuan Barberena eta Jexuxmari Mujika aritu ziren. Juan Jose Lopez izan zen azkarrena eta txanda honetatik finalerako sailkatu zen bakarra. Bigarren txandan, berriz, Nazabal, Txapartegi, Azurmendi, Vicente eta Antonio Senosiain. Orokorrean, bigarren txandakoek egin zituzten denborarik onenak, eta aipagarria izan zen Vicente eta Antonio Senosiainen lehia azken egurrean, finalerako azken txartelaren bila. Hau Vicenterentzat izan zen. Zortzi enbor ebaki zituen aizkolari bakoitzak; bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko.

Sailkapena

1. Floren Nazabal (Etxarri-Aranatz, Nafarroa): 17:50
2. Luis Txapartegi (Aizarna, Gipuzkoa): 19:46
3. Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafarroa): 19:52
4. Iñaki Azurmendi (Beasain, Gipuzkoa): 20:18
5. Joxemari Olasagasti (Donostia, Gipuzkoa): 21:37
6. Daniel Vicente (Otxagi, Nafarroa): 22:12
7. Antonio Senosiain (Olague, Nafarroa): 22:19
8. Joxejuan Barberena (Beruete, Nafarroa): 22:23
9. Aitor Senosiain (Olague, Nafarroa): 23:11
10. Jexuxmari Mujika (Ibarra, Gipuzkoa): 24:12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun