Errepide mozketak izanen dira aste honetan ere Endarlatsa eta Berrizaun inguruetan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 18a

N-121A errepideko lanen ondorioz

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere zenbait egunez moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.

Endarlatsa inguruan

Endarlatsa inguruan, Nafarroako aldean, errepidea erabat moztuko da asteartean, abuztuaren 19an, bi orduz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, 67 eta 67,200 kilometroen artean. Gipuzkoa aldean, berriz, 72,150 eta 72,750 kilometroen artean, errepidea bi orduz moztu da astelehenean, abuztuaren 18an eta bertze bi orduz moztuko da ortziralean, abuztuaren 22an, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.

Berrizaunen astearte eta asteazkenean

Modu berean, astearte eta asteazkenean, abuztuaren 19 eta 20an, Berrizaun inguruko 57 eta 59 kilometroen artean eginen diren leherketak direla eta, 20 minutuko mozketak izaten ahal dira.

Arraiozen errotonda

Aipatzekoa da N-121B errepidean ere, Arraiozen, 45. kilometroan egiten ari diren errotonda baten lanengatik, lan orduetan txandakako bidea emanen dute.

Txandakako pasabidea

Egunero bezala, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun