Abuztuak 14ean, ortzegunean, hasiko dira Etxalarko Andre Mari bestak.
Arratseko 20:00etan botako da altxaferua eta txistulari, trikitilari, txaranga, buruhaundiak eta kankailuak aterako dira. Halere, ordu laurden lehenago agerraldi isila eginen da Euskal Presoak Euskal Herrirat lemapean.
21:30ean herri afaria izanen da frontoian txarangarekin.
Gauerdiko 00:30etik 4:00etara dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.
Atsedenaldian, GAUERDI txaranga ariko da.
Andre Mari Eguna
Abuztuaren 15ean, ortziralean, Andremari Eguna ospatuko da.
10:30ean Argisoinuak izanen dira gaitero, buruhaundi eta kankailuekin.
11:30ean Meza Nagusia izanen da eta gero herriko dantzarien saioa. Ondotik, gaiteroak ariko dira plazan.
18:30ean herri kirolak izanen dira. Arpana, aizkora, harri-jasotzea eta gurdi erakustaldia.
19:30ean bertso saioa izanen da Xebastian Lizaso, Julen Zelaieta eta Xabier Silveira bertsolariekin.
20:30etik 21:30era Los Garnatxos de konketa mariatxiak ariko dira.
00:30etik 4:00etara dantzaldia izanen da DISKO NAVARREKIN.
Haurren Eguna larunbatean
Abuztuaren 16an, larunbatean, Haurren eguna ospatuko dute.
11:00etan argisoinuak izanen dira konpartsa ttikiarekin.
12:00etatik 14:00etara haurrentzako joku parkea izanen da.
14:00etan Asau Ttiki eginen dute.
15:30etik 17:30era Haurrentzako Joku Parkea izanen da.
17:00etan XIV. Mus txapelketa jokatuko da, bi mailatan beti bezala.
19:00etan herriko gazteen herri kirol desafioa jokatu zen.
20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
22:00etan suzko zezena aterako da.
00:30etik 3:30era Dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
Patxi Perez eta konpainia igandean
Abuztuaren 17an, igandean, 10:30ean argisoinuak izanen dira Txaranga, buruhaundi eta kankailuekin.
11:30ean Etxalarko haurren XXI. Esku pilota txapelketaren finalak jokatuko dira.
12:30ean Belate elkarteko afizionatuen arteko pilota partidak jokatuko dira.
18:00etan herriko trikitilarien jaialdia izanen da.
19:30etik 21:30era PATXI PEREZ ETA KONPAINIA izanen dira Etxalarren dantza piko animazioarekin.
22:00etan suzko zezena aterako da.
Gauerditik 3etara, dantzaldia izanen da BESTE BAT taldearekin.
Asau Eguna astelehenean
Abuztuaren 18an, astelehenean, azkenik, 10:30ean argisoinuak izanen dira. txaranga, buruhaundi eta kankailuekin.
12:30ean Belate elkarteko afizionatuen arteko pilota partiduak jokatuko dira.
14:00etan jubilatuek bazkaria izanen dute Herriko Ostatuan.
14:00etan Asau izanen da Ermitako zelaian.
16:30ean haurrentzako antzerkia izanen da, POTXIN ETA PATXINekin.
20:00etatik 22:00etara eta gauerditik 3etara dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin. Atsedenaldian GAUERDI txaranga ariko da.