2008an egin behar dituzten ekitaldietarako dirulaguntzak eman dizkie Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaiak, Familia, Gaztedia eta Kirol Departamentuak Nafarroako adineoen eta erretiratuen elkarteei. Eskualdeari dagokionez, Arantzako Zahar Etxeak 4.591,37 euro jasoko ditu; Berako Lagun Handiak elkarteak 1.000 euro; Etxalarko Larraburua elkarteak 3.240,36 euro; Goizuetako jubilatuen elkarteak 3.497,15 euro; Igantziko Baratzondo Zahar Etxeak 1.585,46 euro; Leitzako jubilatuen elkarteak 1.660,30 euro; Lesakako San Fermin elkarteak 4.524 euro; Doneztebe-Malerreka elkarteak 1.648,80 euro eta Arkupeak elkarteak 60.000 euro.