Jokin Arman margolariaren lanak ikusgai Irunen

ttipi-ttapa 2008ko abuztuaren 18a

TTIPI TTAPA

Bere emazte Trini Mikelarena beratarrarenak ere abuztuaren 24a arte ikusten ahal dira

Jokin Arman eta bere emazte Trini Mikelarena margolari beratarraren margolanak ikusgai daude Irunen, abuztuaren 12tik 24ra, Colon pasealekuko 13. zenbakian, Euskadiko Kutxak duen bulegon. Abuztuaren 12an egin zen inaugurazio ekitaldia eta bertan izan zen Nestor Basterretxea handia ere. Abuztuaren 24a bitarte, egunero-egunero zabalik izanen da erakusketa, arratsaldeko 18:30etik 21:00etara.

Ingurumena zaintzeko margoak

Jokin Arman artistak, urera egindako olio-lanak aurkezten ditu Irunen. Teknika honetan aintzindaria da eta utsagarriak ez diren materialak erabiltzen ditu. Pintzelak garbitzerakoan ere ura bakarrik erabiltzen du. Bere margolanek ere, paisaiak eta abstrakzioak txandakatuz, eta pintzelada espresionistak tarteko direla, ingurumena zaintzeko mezua gordetzen dute bere baitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun