Ara Malikian bibolinjoleak kontzertua eskainiko du ortziral arratsean Etxalarren

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 8a

Donostiako Musika Hamabostaldiko ekitaldien barrenean

Uda sasoian Donostian musika klasikoaren inguruan hamabostaldia antolatzen dute. Musika mota hau jende guztiarengana ailegatzeko asmoz, herri ezberdinetan hainbat kontzertu proposatzen dituzte. Aurten Etxalarko Udalari luzatu diote eskaintza musikaldian omendu behar dituztenak kontuan hartuz. Alde batetik, Pablo Sarasate konpositorea omenduko dute. Gainera, Carmen operaren mendeurrena denez, bertako protagonistari omenaldi ttiki bat egin nahi diote. Azken hau da Musikaldia Etxalarrera ekartzeko arrazoia, hau da, Carmen protagonista Etxalarko alaba delako.

Ara Malikian

Honela ortziralean, abuztuaren 8an bi ikuskizun izanen dituzte Etxalarren. Lehenik, 20:00etan Ara Malikian Ensembleren Sarasateri omenaldia kontzertuaz gozatzeko aukera izanen da Elizan. Aipatzekoa da Ara Malikian bibolinjole armeniarra Munduko artista handienetakoa dela musika-tresna honekin.

Carmen filma ondotik

Ondotik, 22:00etan Francesco Rossi italiarraren Carmen filma izanen dugu ikusgai frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun