Arkupeak elkarteak Benidormera bidaia antolatu du irailaren 25etik urriaren 9ra

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 7a

Izen ematea ortziral goizean, abuztuaren 8an egin behar da

Arkupeak erretiratuen elkarteak Benidormera bi asterako bidaia antolatu du aurten ere, irailaren 25etik urriaren 9ra. Dena den, bidairako oraindik kasik bi hilabete falta baldin badira ere, izen ematea ortziral honetan, abuztuaren 8an egin behar da, goizeko 11etatik 12:30era, 948 450878 telefonoan. Ordainketa berriz, abuztuaren 21ean egin beharko da, herri bakoitzeko delegatuei ordainduz edo Arkupeak elkarteak Donezteben duen bulegoan, goizeko 11:00etatik 12:00etara.

510 euro logela bikoitzean

Aipatu behar da bida osoaren prezioa 510 eurokoa dela, logela bikoitzean ostatu hartuz gero eta 205 euro gehiago ordaindu beharko da banakako logela aukeratuz gero, 715 euro guzira. Berez, Benidormeko Eltxeko parkean dagoen Fenicia hotelean ostatu hartuko dute erretiratuek, baina norbaitek Cristal Park hotela nahiko balu, izena ematerakoan aipatu beharko du.

Goizeko 6:45ean abiatuko da autobusa Irunetik

Bidaiari dagokionez, irailaren 25ean, goizeko 6:45ean abiatuko da autobusa Irunetik eta errepide nagusian hartuko du jndea. Baztan, Leitza eta Goizuetako erretiratuei, izen ematerakoan erranen zaie non bilduko dituen autobusak. Joan eta etorriko bidaietan bidean bazkalduko dute eta hori ere prezioan sartua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun