Sunbillako Santiburtzio bestak abuztuaren 10etik 14ra ospatuko dira

ttipi-ttapa 2008ko abuztuaren 7a

TTIPI TTAPA

Halere, larunbatean ere zenbait ekitaldi izanen dira

Igandean, abuztuaren 10ean, eguerdiko 12etan botako den suziriarekin abiatuko dira aurtengo San Tiburtzio bestak. Dena den, larunbatetik somatuko da besta giroa eta hainbat ekitaldi izanen dira.
Honela, 18:00etan herritarren arteko Herri Kirol desafioa jokatuko da.
23:00etatik 1:00etara Kontzertuak izanen dira KASKEZUR eta KALAPITE taldeekin.
1:00etan dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin eta atsedenaldian, Kantzontzillo eta braga lasterketa.

Igandean txupinazoa

Abuztuaren 10ean, igandean, 12:00etan suziria botako da Herriko Etxetik, ofizialki bestei hasiera emanez.
17:00etan Sunbillako dantzariak ariko dira plazan.
19:00etan VII. Ramon Latasa aizkora saria jokatuko da.
20:00etan dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
21:00etan Zopak Ulibeltzak elkartean trikitilariekin.
1:00etan dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
Atsedenaldian, Sagar dantza izanen da.

Astelehenean San Tiburtzio eguna

Abuztuaren 11n, astelehenean, 9:30etan argi soinuak joko dituzte txistulariek. 11:00etan Tiburtzio Deunaren ohorez Meza Nagusia izanen da.
12:15ean Sunbillako dantzariak ariko dira plazan eta ondotik, hameketakoa eskainiko da.
18:30ean Herri Kirol jaialdia arpanlari, harri-jasotzaile eta aizkolariekin.
Ondotik, herritarren egur mozte txapelketa jokatuko da aitzurrarekin eta haurren aizkora erakustaldia ere izanen da.
20:00etan dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
22:30ean su artifizialak izanen dira Astondoa pirotekniaren eskutik.
1:00etan dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin. Atsedenaldian, Txotx lehiaketa eginen da.

Asteartean pilota txapelketako finalak

Abuztuaren 12an, asteartean, 9:30ean, argi soinuak izanen dira trikitilariekin.
10:00etan txirrindulariak.
11:45ean Sunbillako IV. Pilota txapelketako finalak jokatuko dira.
15:00etatik 19:00etara Haurrentzako puzgarriak eta ludoteka izanen dira.
17:00etan trikitixa jaialdia izanen da.
18:00etan Profesionalen arteko pilota partida jokatuko da.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin.
Atsedenaldian, Zapel tiraketa.

Asteazkenean koadilen eguna eta ortzegunean hondarrekoa

Abuztuaren 13an, asteazkenean, 9:30ean argi soinuak izanen dira trikitilariekin.
13:00etan Kuadrilen arteko jokoak izanen dira, ginkana baten bidez.
14:30ean Kuadrilek bazkaria izanen dute Ulibeltzak Elkartean.
17:00etan Plater-Tiroketa jokatuko da.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da GAUBELA taldearekin.
Atsedenaldian Zanahoria pasatzea.

Abuztuaren 14an, ortzegunean, egunero bezala, 9:30ean Argi Soinuak izanen dira trikitilariekin.
10:00etan mus txapelketa jokatuko da.
11:00etan Haurren I. Herri Krosa eginen da eta ordu erdi beranduago, helduena.
14:00etan Jubilatuen bazkaria eginen da Ulibeltzak Elkartean.
Ondoren, Dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.
18:00etan Toka, aitzur eta zartana txapelketa jokatuko dira.
22:00etan herri afaria eginen da plazan. Ondoren Kantu Zaharrak abestuko dira.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da GAUBELA taldearekin.
Goizaldeko 4:00etan Alkoholemia proba eta GAIXOA NI izanen dira, bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun