Niko Mindegia eskubaloi jokalari doneztebarrak Junior Mailako Nazioarteko Europako Txapelketa jokatu du Errumanian Espainiako selekziorekin. Espainiako selekzioak ezin izan zuen finalerdietara ailegatu eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hori bai, Niko hagitz maila onean aritu da, eta hiru partidutan MVP saria, partiduko jokalari onenaren saria, alegia, eman diote.
Ibai Meokik Portland-eko lehen taldearekin eginen du aurredenboraldia
Bertzalde erran Ibai Meokik doneztebarrak Portland-eko lehendabiziko taldearekin aurredenboraldia eginen duela.
Beraz, zorionak Erreka-tik ateratako bi jokalari hauei.