Errepide mozketak izanen dira Endarlatsa eta Berrizaun inguruan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 4a

Abuztuaren 4tik 8ra arteko astean

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere zenbait egunez moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Endarlatsa inguruan, Gipuzkoako aldean, errepidea erabat moztu da astelehenean, abuztuaren 4an, bi orduz, eguerdiko 12:00ettatik 14:00etara, 72,150 eta 72,750 kilometroen artean.
Ortzegunean, abuztuaren 7an ere, leku eta ordutegi berean moztuko da, bi orduz.

Berrizaun inguruan egunero 20 minutuz

Berrizaun inguruan ere, errepideko 58 eta 59 kilometroen artean, leherketak izanen dira aste osoan, astelehentik ortziralera, egunero-egunero, 20 minutuz, eguerdiko 12etatik aitzinera. Mozketa honek, Berrizaunetik Igantzi eta Arantza aldera doan NA-4020 errepideari ere eraginen dio.

Arraiozen errotondako lanak

Aipatzekoa da N-121B errepidean ere, Arraiozen, 45. kilometroan egiten ari diren errotonda baten lanengatik, lan orduetan txandakako bidea emanen dute.

Txandakako pasabidea

Gainera, Bera-Igantzi zati horretan, 58,200 eta 58,500 kilometroen artean, txandaka emanen da bidea uztailaren 28tik aiztinera, seinale-gizonen bidez lan orduetan eta semaforoen bidez gauez Egunero bezala, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun