Bidasoaldeko turismo planaren aurkezpena egin dute ortziral goizean Lesakan

ttipi-ttapa 2008ko abuztuaren 1a

TTIPI TTAPA

Bera, Doneztebe, Elgorriaga eta Lesakako baliabideak biltzen dituen karpeta bat izan da lehen lana

Bera, Doneztebe, Elgorriaga eta Lesakako Udalek garatu duten Bidasoaldeko Turismo Garapenerako Plana aurkeztu dute ortziral goizean prentsaurrean Lesakako Herriko Etxean. Bertizko Partzuergotik atera ziren udal hauek bere garaian, baina turismoaren inguruan elkarlanean ari dira.. Horren ondorioz, lau herriotako gida turisitikoak bildu dituzte karpeta batean. Baliabide turistikoak, natura, ura, ondarea eta gastronomia biltzen dituzte lau gida hauetan, herrietako mapekin eta argazkiekin hornituta. Ortziral goizeko aurkezpen ekitaldian, lau herrietako udal ordezkariak izan dira: Xanti Altzuguren Beratik, Gloria Agerri Doneztebetik, Xxxx Elgorriagatik eta Deñe Abuin Lesakatik. Hauekin batera, Cederna-Garalur elkarteko Arantxa Arregi eta Lesakako kultur teknikaria, Belen Mutuberria izan dira.

Urtebeteko lana

Lehenik Deñe Abuinek hartu du hitza, karpeta hau urtebeteko lana dela azpimarratuz eta promozioaz gain, inbertsioak ere eginen dituztela jakinarazi du: Lehenik Deñe Abuinek hartu du hitza, karpeta hau urtebeteko lana dela azpimarratuz eta promozioaz gain, inbertsioak ere eginen dituztela jakinarazi du:
Segidan, Xanti Altzuguren Berako zinegotziak solastu du, karpetaren edukia zein den jakinaraziz. Berak aipatu duenez, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez ageri da lau herrietako informazioa.
Belen Mutuberria, Lesakako kultur teknikariak aipatu duenez 5.000 karpeta argitaratu dira eta Turismo bulegoetan eta baliabide ezberdinetan banatuko dira. Arhitalpenez gain, bisita gidatuen zirkuitu bat ere eginen dela aipatu du eta lau herrietan bisita gidatua kontratatzen dutenek, azkenekoa doan izanen dutela jakinarazi du.

Bidasoako trenbidea eta Izokina ardatz hartuta

Deñe Abuinek azpimarratu nahi izan du, Bidasoako trenbidea eta Bidasoako izokina direla egitasmo honen ardatza eta N-121Ako lanak akautzen direnean, erreka nahiz trenbidea berreskuratzeko asmoa dutela jakinarazi du:
Cedernako Arantxa Arregik aipatu duenez, helburu horretan, plan orokor baten lehen ekintza da argitalpen honen aurkezpena. Gero, promozioaz gain inbertsioak ere egin nahi dituzte.
Proiektua ez dela bera, Doneztebe, Elgorriaga eta Lesakara mugatzen ere azpimarratu dute. Trenbidea eta Bidasoa erreka bezala, Gipuzkoa eta Lapurdi aldera ailegatu nahi dute eta inguruko bertze herriekin ere elkarlana bultzatu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun