Doneztebe A eta Irurita Bk jokatuko dute laxoa txapelketaren finala igandean

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 1a

Abuztuaren 3an, goizeko 11:30ean hasiko da partida Doneztebeko Bear-Zanan

Doneztebe Ak eta Irurita Bk jokatuko dute Baztan-Errekako hogeita bederatzigarren laxoa txapelketaren finala igande honetan, abuztuaren 3an, goizeko 11:30etik aitzinera Doneztebeko Bear-Zana pilota plazan.

Finaleko protagonistak

Etxeko taldearekin, Doneztebe Arekin, Felipe Ganboa, Peio Iribarren, Joxe Mari Antzizar eta Jesus Mari Zabala ariko dira. Irurita Brekin, Joseba Urtasun, Gorka Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa ariko dira.

Hirugarren posturako lehia larunbatean

Hirugarren posturako norgehiagoka, berriz, plaza berean jokatuko dute Irurita Ak eta Oitz Ak, larunbatean, abuztuaren 2an, arratsaldeko 5etatik aitzinera. Oitz A taldearekin Sergio Fagoaga, Lander Mendiola, Iñaki Mendiola eta Juan Mari Mindegia ariko dira eta Irurita A taldearekin Jorge Azkarate, Igor Urrutia, Andres Elizaintzin eta Iñaki Etxandi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun