Txaruta pilota elkarteak urteko lehen erdiaren balantze positiboa egin du eta bere pilotarientzat oparoa izan dela jakinarazi du.
Honela, Euskal Herriko kluben arteko ligan, 22 urtez beheitiko kategorian, Gaizka Otxandorena almandoztarra txapeldun izan zen.
Zizurko txapelketan ere txapeldun izan zen Gaizka Otxandorena 22 urtez beheitiko kategorian, finala Txartutako bertze pilotari bati, Garikoitz Juanenea saldiastarrari irabazita. Haur mailan, Arkaitz Untxalo iturendarra ere txapeldun izan zen Zizurren eta kadete mailan, Beñat Oronoz lesakarra azpitxapeldun.
Belateko Kluben arteko ligan Txaruta txapeldun
Belateko kluben arteko ligan, Txaruta pilota elkartea izan zen txapelduna. Izan ere, sei kategoriatan sartu ziren Txarutako pilotariak finalean, nahiz eta horietatik bakarra irabazi. Hain zuzen, haurren A mailan izan ziren txapeldun Arkaitz Untxalo iturendarra eta Joseba Apeztegia iruritarra. Umeak B mailan Elizondoko Ander Jaurena eta Ibon Irazoki azpitxapeldun izan ziren, baita Xabier Gaztelu eta Ander Berho oronoztarrak kimu B mailan, Aitor Almandoz lekaroztarra eta Iñaki Azpiroz iruritara Kimu A mailan, Manu Irigoien erratzuarra eta Mikel Mindegia arraioztarra Gazte A mailan eta Garikoitz Juaneneea saldiastarra eta Patxi barberena iruritarra helduen A mailan ere.
Hainbat txapelketetan txapeldun eta finalista
Tafallako txapelketan, ume mailan, Legasako Enaitz Anso izan zen txapeldun. Kimu mailan, Iñaki Azpiroz iruritarrak finala irabazi zion Andoni Espelosin sunbildarrari eta haur mailan, Joseba Apeztegia iruritarrak irabazi zion Ugaitz Elizalde iturendarrari.
Irurtzungo txapelketan, Antton Jauregi amaiurtarra txapeldun izan zen kadete mailan.
Trintxerpeko txapelketan, Toni Uharte amaiurtarra azpitxapeldun izan zen helduen mailan.
Zaraitzuko txapelketan, haur mailan txapela jantzi zuten Dario Trantxe elizondarrak eta Ibai Inda amaiurtarrak eta azpitxapeldun izan ziren, kimu mailan, Asier Bertiz eta Sergio Oskoz elizondarrak azpitxapeldun izan ziren.
Zaramagako txapelketan, haur mailan txapeldun izan zen Iruritako Joseba Apeztegia.
Altsasuko txapelketatik bi txapel ekarri zituzten Txarutakoek: Legasako Enaitz Ansok eta Sunbillako Iker Espelosinek ume mailan eta Lesakako Beñat Oronozek eta Iturengo Mikel Kanpok kadete mailan.
Herriarteko txapelketan, Malerreka eta Baztan
Nafarroako herriarteko pilota txapelketan, ume, kimu eta haur kategoriak biltzen dituen txikien mailan Malerreka izan zen txapeldun eta kadete, gazte eta helduak biltzen dituen helduen mailan Baztan. Gainera, Euskal Herriko txapelketan azpitxapeldun izan zen Baztan.
Bertze txapelketa garrantzitsuak
Errenteriako txapelketan. Beñat Oronoz lesakarra txapeldun izan zen kadete mailan.
Lizarrako txapelketan, 1995ean jaiotako haurren kategorian txapeldun izan ziren Arkaitz Untxalo eta Ugaitz Elizalde eta 1994an jaiotakoen haurren artean azpitxapeldun izan zen Iruritako Joseba Apeztegia.
Tolosaldeko Hitza Torneoan, kadete mailan txapeldun izan zen Antton jauregi amaiurtarra eta kimu mailan azpitxapeldun Iruritako Iñaki Azpiroz eta Sunbillako Andoni Espelosin.
Barañaingo txapelketan, gazteen A mailan txapeldun izan ziren Iturengo Oier Bereau eta Arantzako Unai Iparragirre, finalean Manu Irigoien erratzuarrari eta Mikel Mindegia arraioztarrari irabazita.
Ume mailan ere txapeldun izan ziren Legasako Enaitz Anso eta Sunbillako Iker Espelosin. Haurren A mailan eta kadete mailan azpitxapeldun izan ziren Arkaitz Untxalo iturendarra eta Unai Zamorano lesakarra alde batetik eta Aritz Juanenea saldiastarra eta Mikel Kanpo iturendarra, bertzetik.
Itziarko txapelketa, gazte mailan txapeldun izan zen Unai Madariaga urroztarra eta kadete mailan azpitxapeldun izan zen Aritz Juanenea saldiastarra.
Bertze txapelketa garrantzitsuetan, Antiguakoan edo Elgetako lau terdikoan, errate baterako, finalaren atarian gelditu ziren Txarutako pilotariak, baina dudarik ez da, lehen urte erdi bikaina egin dutela.