Iruñeko Udalak egile berrientzako euskarazko hogeita batgarren literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu du urriaren 20ª arte.
Hiru modalitate
Hiru modalitatetan aurkezten ahal dira lanak: poesia, narrazioa eta bertso-papera. Poesiei dagokienez, lanek 15 orri eduki behar dute luze guttienez, eta gehienez, 25, betiere tarte bikoitzaz idatziak. Narrazio laburrek 15 orrikoak izan behar dute, guttienez, eta gehienez, 60koak, tarte bikoitzaz idatzirik. Bertso-paperen modalitatean guttienez 25 bertso-ahapaldi eta gehienez 40 aurkeztu beharko dira. Elkarrekin batasuna osatzen duten gai ezberdinak gara daitezke, betiere bertsolaritzaren arau formalak betez.
Sari ederrak
Modalitate bakoitzeko bi sari izanen dira, lehenbizikoa 2.100 eurokoa eta bigarrena 1.000 eurokoa. Sari hauetaz gain, epaimahaiak lau aipamen berezi eman ahal izanen ditu, gehienez ere lau lani, zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe. Horrela, Iruñeko Udalak saritutako lanak argitara emanez gero, aipamen berezi hori eskuratu dutenak ere jasoko dira argitalpen horietan.
Egile nafarrendako
Egile bakoitzak lan bakarra aurkezten ahal du modalitate bakoitzeko eta euskaraz idatziak beharko dute izan, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Egileak nafarrak izan edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki beharko dute. Arestian aipatu bezala, lanak aurkezteko mugaeguna 2008ko urriaren 20ª izanen da Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean. Gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabili beharko da, hori bai, lan bakoitzaren bosna copia aurkeztu beharko dira.