Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 1etik 5era ospatuko dira

ttipi-ttapa 2008ko uztailaren 30a

Herri kirolek bere tartea izanen dute aurten ere Beintza-Labaiengo bestetan. TTIPI TTAPA

Larunbatean aizkora apustua eta igandean segalariak izanen dira

Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 1etik 5era ospatuko dira, ortziraletik asteartera. Ortziralean, abuztuaren 1ean, Beintzan izanen dute besta giroa. Arratseko 20:00etan altxaferoa botako dute bestei hasiera emateko. Ondotik kalejira eginen da txistulariekin. Arratseko 21:00etan zopak izanen dira Itturrondo elkartean eta gauez dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.

Larunbatean Mindegiatarrak Donato eta Arriaren kontra

Larunbatean, abuztuaren 2an, Labaienen izanen dira bestetako ekitaldiak. Goizeko 11:00etan kalejira iaznen dute txistulariekin. 13:00etan herri kirolak. Arratsaldeko 17:00etan haurrentzako jokoak. 19:00etan aizkora apustua jokatuko dute Mikel Mindegia eta Patxi Mindegia aita-semeek Donato Larretxea eta Arria V.aren kontra. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.

Igande arratsaldean segalariak

Igandean, abuztuaren 3an, Beintzan izanen dira ospakizunak. Goizeko 11:00etan kalejira eginen da txistulariekin. 12:00etan Meza Nagusia izanen da eta 13:00etan herritarren arteko aizkora apustua. 17:00etan haurrentzako jokoak izanen dira. 18:00etan segalariak: Gabilondo eta Artiaga, Altzo eta Mitxelenaren kontra. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da LAIOTZ taldearekin.

Astelehenean mus txapelketa eta tortilla eta postre lehiaketak

Astelehena, abuztuaren 4an, Labaienera ailegatuko da berriz ere besta giroa. 11:00etan kalejira eginen da txistulariekin eta ordu berean plater-tiroketa izanen dute. 17:00etan mus txapelketa jokatuko da. 20:30ean tortila eta postre lehiaketa eginen dute eta Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

Asteartean bertso-bazkaria

Asteartean, abuztuaren 5ean, Beintzan eginen dituzte bestetako azken eguneko ekitaldiak. 11:00etan kalejira izanen da herriko txistulariekin. Eguerdian herri kirolak Perurena aita-semearen eskutik. 14:00etan bertso bazkaria eginen da eta bazkalondoren karrikaz karrika itzulia txistulariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JOXE ANJEL akordeoilariarekin eta gauerdian Gaixoa Ni bestei bukaera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun