Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 1etik 4ra ospatuko dira

ttipi-ttapa 2008ko uztailaren 29a

Gazteluko haurrek ongi pasatzeko modua izanen dute aurtengo bestetan ere. TTIPI TTAPA

Ortziral arratseko 20:00etan botako da txupinazoa

Gazteluko Santo Domingo bestak ospatuko dira abuztuaren 1etik 4ra, ortziraletik, larunbatera.

Ortziralean txupinazoa

Ortziralean, abuztuaren 1ean, arratseko 20:00etan botako dituzte suziriak. Ondotik txistulariak herria alaitzen ibiliko dira. Arratseko 21:00etan zopak izanen dira herriko ostatuetan. Gauerdiko 12:30ean dantzaldia hasiko da AGERRALDE akordeoilariarekin.

Larunbatean puzgarriak eta mus txapelketa.

Larunbatean, abuztuaren 2an, 11:00etan kalejira eginen da. Goizez eta arratsaldez haurrentzako puzgarriak izanen dira. Arratsaldeko 17:00etan mus txapelketa jokatuko da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da GARRASI taldearekin.

Igandean aizkora, pilota eta trikitixa

Igandean, abuztuaren 3an, goizeko 10:00etan kalejira eginen da. 13:00etan aizkora apustua. 17:00etan pilota partidak, Erreka pilota eskolakoen artean. 18:30ean trikitixa erakustaldia eginen da. 20:00etatik 22:30era dantzaldia AGERRALDErekin.

Astelehenean herri bazkaria

Astelehenean, abuztuaren 4an, 09:00etan gosaria izanen da plazan. 11:00etan Meza Nagusia izanen da eta ondotik salda beroa herriko ostatuan. 14:30ean herri bazkaria izanen da. Arratsaldez partxis txapelketa jokatuko da eta dantzaldia izanen da ANTXETA taldearekin. 22:00etan afaria eta ondoren Gaixoa Ni kantatuz agurtuko dituzte Gaztelun, Santo Domingo bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun