N-121A errepidean mozketak izanen dira Endarlatsa eta Berrizaun inguruan

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 28a

Uztailaren 28tik abuztuaren 1erako astean

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere zenbait egunez moztuko da N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.

Endarlatsan, astelehen eta asteazkenean bi orduz

Endarlatsa inguruan, Gipuzkoako aldean, errepidea erabat moztu zen astelehenean, uztailaren 28an, bi orduz, eguerdiko 12:00ettatik 14:00etara, 72,150 eta 72,750 kilometroen artean.
Asteazkenean, uztailaren 30ean ere, oraingoan Nafarroako aldean, bertze bi orduz itxiko da bidea, 12:00etatik 14:00etara, 69,750 eta 70,150 kilometroen artean.

Berrizaunen astearte eta asteazkenean

Berrizaun inguruan ere, errepideko 57 eta 59 kilometroen artean, leherketak izanen dira asteartean, uztailaren 29an eta asteazkenean, uztailaren 30ean, 13:00ak aldera. Mozketa honek, Berrizaunetik Igantzi eta Arantza aldera doan NA-4020 errepideari ere eraginen dio. Berrizaun inguruan, baina 56 eta 57 kilometroen artean leherketak izaten ari dira egunero, astelehentik ortzegunera. Eguerdiko 12etan izaten da leherketa eta 20 minutuz ixten dute errepidea.

Txandakako pasabidea

Gainera, Bera-Igantzi zati horretan, 58,200 eta 58,500 kilometroen artean, txandaka emanen da bidea uztailaren 28tik aiztinera, seinale-gizonen bidez lan orduetan eta semaforoen bidez gauez Egunero bezala, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun