Eskualdeko lan orientazio zerbitzurako teknikaria behar du Cederna-Garalur elkarteak

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 24a

Curriculumak abuztuaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira

Cederna-Garalur erakundeak Baztan, Bidasoa eta Leitzarango lan orientazio eta kudeaketarako zerbitzurako teknikaria behar du. Bete beharreko baldintzen artean, formakuntza akademikoa eskatzen da, hau da, unibertsitate mailako formakuntza. Horretaz gain euskalduna izatea, beraz, euskaraz hitz egiteko eta idazteko gaitasuna izatea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, langabetu bezala edo lan hobekuntza bezala, izena emana edukitzea eta gidabaimena eta kotxea izatea eskatzen da.

Abuztuaren 20a baino lehen

Curriculuma Cederna-Garalurrek Lesakako Alkaiaga industrialdean duen bulegoan utzi behar da abuztuaren 20ko eguerdiko ordubiak baino lehen, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago Cederna-Garalurreko Lan Orientazio eta Kudeaketarako Zerbitzuko 619 829289 telefonoan edo Alkaiagako poligonoan duen poligonoan eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun