Bi errota historikoen geroa zalantzan da Luberriako urtegiaren eraikitzearengatik

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Darguyren errota. TTIPI TTAPA

Darguyrena 1756. urtekoa da eta Choinena 1804koa

Ondarea zaintzea ez da gauza erraza Senperen. Zirikolatzeko pilota soro xoragarrian autoak dabiltza zoingehiagokan, 1995etik 2001-erat Elizako errebotea lurrerat botatzeko agindu zuen Herriko Etxeak eta gaztelua erortzekotan da. Orain, Luberriako urtegiaren altxatzearen lanak direla eta, Urdazuri ibaia bazterrean, gorago diren bi errota arriskuan dira. Hautetsiek bi errotak hustu nahi dituzte eta behar bada osoki deseginen dituzte. Choin anderearen errota erosi dute jadanik. Zailtasun gehiago omen da Darguy jaunaren errota erosteko. Ttipi-ttapak ez du erdietsi andere auzapezarekin mintzatzea gai hortaz xehetasunak izateko, baina gaia hurbiletik segituko dugu bi errotak Senpereko leku paregabeak direlakoz. Darguyrena 1756 urtekoa da eta Choinena 1804koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun