Atxuri Urdin Errealeko peñak urte bat beteko du udan honetan. Horren kari, bazkaria eginen dute heldu den larunbatean herriko trinketean. Arratsalde horretan entrenamendurik ez badute bertan egonen dira Mikel Aranburu taldeko kapitaina eta Mikel Labaka jokalaria.