Olhain ikastolak zazpinakako errugi txapelketa antolatu du Integrazio Batzordearen alde. Agorrilaren 30ean eginen da Animaineako zelaian. Errugbi taldearen laguntza izan dute horren antolatzeko, eta elkarteko kide batzuk aitzineratu dutenez, baliteke egun horretan errugbi munduko lagun famatuak hor egotea. Bukatzeko zikiroa eginen da lehengo moduan, zutik.