Aurten 45 urte beteko ditu kontrabandisten lasterketak

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Joan den urteko lasterketa hasiera, Xarbo Errekako galtzadan goiti. TTIPI TTAPA

Ikastolak zazpinakako errugbi taldea antolatu du agorrilaren 30erako

Agorrilaren 24an eginen da kontrabandisten lasterketa. Pixkanaka-pixkanaka mende erdira hurbiltzen ari da, aurtengoa XLV.a izanen baita. 18 herrik parte hartuko dute, bakoitzak bi ordezkarirekin. Abiatzea 17:00etan eginen da plazatik.

Lehen kilometro eta erdian, gizonek 8 kiloko zakua eraman beharko dute, eta emakumeek 4 kilokoa. Zazpi Fagoetako itzulia egin ondotik, berriz hartu beharko dute Aldunzaharreko parean. Lasterketak 9 kilometro ditu, eta parte-hartzaileek nahitaez lehengo moduan jantzi beharko dute.

Azkeneko bi urteetan Fernando Etxegarai beratarrak irabazi du. Garaipena eskuratu zuen azken saratarra Ramuntxo Lamothe izan zen orain dela 3 urte. Orduan bere bosgarren garaipena izan zen. Errekorrari dagokionez, Etxegaraien eskuetan dago, 38 minutu eta 36 segundoko denborarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun