Zubietako joaldunak Expo Zaragozan izan dira

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

TTIPI TTAPA

Uztailaren 5a Nafarroako mendialdeari eskainitako eguna izan zen Expo Zaragoza 2008 nazioarteko erakusketan. Horren harira, Zubietako joaldunak eta Elizondoko Musika Bandak gonbidatu gisa parte hartu zuten. Arratsaldean, kalejiran ibili ziren. Joaldunak izan ziren, gainera, kalejirari bidea ireki ziotenak, eta ikusleen harridurarako eta gozamenerako batera eta bertzera ibili dira euren joariak astintzen. Elizondoko Musika Bandak, berriz, biribilketak eta pasodobleak eskainiz egin zuen bere itzulia, Rosa Maria Santxezen zuzendaritzapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun