Herriko inbertsioetarako Nafarroako Gobernuak emandako 70.276,24 euro jasoko ditu Udalak, 147,33 euro biztanleko. Udalak nahi bezala kudeatu ahal izanen ditu.
Bertzalde, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio departamentuak ere azpiegitura lanetarako laguntza eman dio Udalari. Herrigunean seinalizazioa hobetzeko 10.208 euroko aurrekontua izan duten lanak egin dira eta iragarritako laguntza 940,18koa da.