Iruñeko Sanferminetan Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketako finala jokatu zuen uztailaren 12an Joakin Aioroak.
Txapela Igantziko Xabi Seinek eraman zuen 91 altxaldi egin ondotik, baina Joakin herritarrak atzetik segitu zion altxaldi bateko aldearekin (90 altxaldi egin zituen). Bigarren postua lortu zuen. Txapelketan parte hartzen zuen lehenbiziko aldia zela kontuan hartuz, ezin erran emaitza kaskarra denik!