Zortzigarren urtez segidan Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Udalaren laguntzarekin, Udako Kirol Eskola antolatu du hilabete batez kirol jarduera desberdinak egiteko. Uztailaren 18an eman zioten hasiera jarduerei eta inguruko haur eta gazte aunitz ari dira parte hartzen. 6 urtetik goitiko haurrak dira eta abuztuaren 14ra bitarte iraunen du. Bitarte horretan, astelehen, asteazken eta ortziralero hainbat kiroletan ibiltzeko aukera izanen dute neska-mutikoek. Kirol ekintzak Doneztebeko pilotalekuan egiten dituzte, bi taldetan banatuta; lehendabiziko taldea 11:00etatik12:00ak arte eta bigarrena 12:00etatik 13:00etara.