Sunbillako bestetako txartelak salgai

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Herriko besten barne, abuztuaren 13an eginen den Peñen bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 8a izanen da. Txartelak Itturburu eta Fonda ostatuetan salgai paratuko dira. Bertzalde, abuztuaren 10ean eginen diren zopetarako eta hilaren 14an eginen den herri afarirako txartelak salgai jarriko dira Itturburu eta Fonda ostatuetan. Abuztuaren 2an, 18:00etatik 21:00etara Ulibeltzak Elkarteko kideentzat egonen dira salgai txartelak, eta abuztuaren 3tik 8ra gainontzekoek erosi ahal izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun